Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Iraila 2008

Mikel Rueda iritzi literarioa

rueda 28/09/2008 @ 16:48

IPUIN LIZUNAK
Testu honetan, hiru testu daude. Bakoitzak istorio desberdinak dauzkate eta oso entretenigarriak.
Testu hauek Aitor Arana Luzuriaga idatzi ditu. Legazpikoa, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 21an jaioa. Euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria da. Euskalkien arloan, ekialdeko nafarrera aztertu izan du batez ere, zaraitzuera nagusiki.
Ipuin hauek gaur egungo gazteei gustatzeko eta barre egiteko egokituta daude. Hiruretan zerbait barregarria gertatzen da eta hori bai, gaur egun hitzegiten diren gaiotaz ez da falta, sexua …
Hiru ipuinetan azaltzen diren istorioak ia berdinak direla esango nuke. Lehenengoan, bi adoleszente larrutan egiteko amorratuta daude, azkenean egiten dute baino neskaren aita harrapatu eta mutilari barrabilak hartuta, behartu egiten du neskarekin ezkotzea. Bigarrenean gizon batek fankenstein bezalako zerbait sortu nahian, gizon bat hartzen du. Baina dena egindakoan, seme bat ez du sortzen, perbertitu bat baizik. Hirugarrenean, mutil batek bere neskalagunarekin larrutan egin nahi du, baino neskalaguna hil egin ondoren ere, mutikoa bere hilobia ireki eta larrutan egiten du.
Hirurak idei nagusia berdina daukate, sexua eta komedia.
Pertsonai guztiak, bigarrena izan ezik, errealak dira. Hala ere bigarreneko eta hirugarreneko gizonak, pixkak irrealak direla uzte dut , burutik daudelako.
Irakurketa lineala dela uzte dut, zeren ondo ulertzen da zer esan nahi dutena. Hiztegia ere ez da oso ere konplikatua, nire iritzirako hika pixka zailagoa da ulertzeko.
Hau dena esanda nire gustukoa izan da, barre asko egin dudalako eta inoiz ez dudalako irakurri holako ipuinak. Idazlearen bat nator ideia oso egokia iruditu zaidalako.