Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kritika Literarioa

rueda @ 11:39

Nire kritika literarioa hazteko idazleari buruzko bibliografi pixka bat azalduko dizuet hurrengo lerroetan:
Patxi Gallego Palacios, Errenteria, Gipuzkoa, 1973ko apirilaren 10ean jaio zen, komikigile gipuzkoarra da.Arte ederrak ikasi zituen Leioan. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako, tartean "Lau Haizetara"rako. 2004an ekin zion "Xabinaitor" super-heroiaren inguruko umore trilogiari ("Pololoak"), helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena.
XXI.mendeko istorio bat da, nahiz eta komiki hau ez izan erreala. Mende honetan modan dagoen irakurkera edo testuak sexuari buruz dira.
Xabi testu honen protagonista da eta zakila behar-beharrezkoa dauka, ume txiki batentzako gozoki bat bezala. Egun batean zakila ez zitzaionez ondo joaten, hau da, erekziorik ez zuela ikusiz, homopata batengana joan zen H jauna deitzen zena, zakilen gertatzen zenaren erremediorik zeukan galdetu zion, baino bakarrik eman zizkion bolatxo homeopatiko batzuk eta dieta bat horren haurka egiteko baino ez zitzaion ezertarako balio. Azkenean gora bera batzuk gertatu ondoren ondo jarri zen, Donostiako kontxako badian emakume bat arriskuan zegoela ikusiz gero, bolatxo homopata bat hartu eta berriz erekzio bat izan zuen, Xabineitor berriz bihurtu egin zen.
Mende honetan sexuri buruzko ez diren gaiak galduta daude. Nire ustez gauza bat ez bazaizu ateratzen ez zera eman behar garaituta, nahiz eta asko kostatu azkenean aterako zaizu.
Oso ondo ikusten da pertsonai honek irreala dela, jendea nahiz eta zakila oso handia izan, hegan ez dute egingo.
Irakurketa pixkat korapilatsua da. Honen arrazoia aurkitu dezakegu ipuinaren barruan beste kontakizun batzuk ateratzen direlako.
Nahiz eta testuan agertzen diren hitz arraroak, adibidez “pololo” hitza, ondo ulertzen dut testua, ez dut izan zailtasunik ulertzeko.
Asko gustatu zait ipuin hau, oso dibertigarria delako. Idazleak erabili duen testu ingurua oso barregarria da eta idazle gutxi daude sexuari buruzko idazketak horrelako errestasunarekin hitsegitan dutenak.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>