Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

KRITIKA LITERARIOA

rueda @ 13:30

TERESA, POVERINA MIA

Nire kritika literario asteko, idazleari buruzko biografi pixka bat azalduko dut. Ipuin honen idazlea Bernardo Atxaga da Gipuzkoako Asteasun, 1951ko uztailaren 27an jaio zen. Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti, honek bere lehen lanak argitara ematen lagundu ziolarik.
1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott Bandaren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an taldea sakabanatu zelarik, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako "Obabakoak" argitaratu zuen. 1995tik goiti, Zalduondon, Arabako lautadan, bizi
Dudarik gabe esango nuke gaur egungo testu bat dela. Nahiz eta bere bizitza guztia narratzen egon gaur egun gertatzen diren egoerak gauzatzen dira.

Ipuin honek neska baten bizitza osoan gertatutakoa, egunkari batean narrasten du. Bera txikia zenean hazten da, bertan ze motatako oporra zituen, bere familiari buruz hitsegitan du… trauma bati buruz ere mintzatzen du: Signora di Castri, turista Italiar batek esandako hitz batzuk “Teresa, poverina mia” zenbat min egin zioten bere bizitze osorako. Hitz horiek egin zioten mina sendatzeko bere izebak nola lagundu zion ere azaltzen du eta geroago nola hil zen. Azkenean mutiko bat ezagutzen du, Andre izena du eta biak maitemintzen dira.

Tontakeri batengatik bizitza ez da puskatu behar.

Pertsonaiak errealak dira eta honako istorioak bizitzan jende askori gertatzen zaio.

Irakurketa pixka korapilatsua iruditu zait, oraina eta lehena erabiltzen duelako.

Zailtasunik ez dituk izan ulertzeko.

Ipuintxoa asko gustatu zait, neska nola kontatzen duen bizirengatik. Idazlearekin bat nago beste pertsona baten bizitza kontatzeko erarengatik.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>