Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

IRITZI ARTIKULUA (2009) Schindlerren zerrenda

rueda @ 16:55

Hurrengo testuan egin behar dut Schindleren zerrenda pelikularen iritzi kritikoa. Bertan laburpen txiki bat eta ikusitako pelikularen iritzia komentatuko dut.
Schindlerren Zerrenda (Schindler's List) 1993ko film estatubatuarra da, Thomas Keneallyren liburuan oinarrituta. Filma Steven Spielbergek zuzendu zuen.
Filmak Oskar Schindlerren istorioa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran holokaustotik 1000 judu poloniar inguru salbatu zituen Sueteetako enpresari katolikoarena. Liam Neesonek jokatu zuen Schindlerren paperean, Ralph Fiennes Amon Göth SSko ofiziala izan zen, eta Ben Kingsley Itzhak Stern, Schindlerren idazkari judua.
Filma oso arrakastatsua izan zen bai ekonomikoki bai kritikoki. Izan ere, besteak beste, zazpi Oscar irabazi zituen: film onenarena, zuzendari onenarena, eszenatoki onenarena, musika onenarena, dekoratu onenarena, muntaketa onenarena eta argazkilaritza onenarena.
Pertsona honek egin zuena ez da errepikatuko inoiz ez, izan ere, pelikulan ikusitakoarekin oso ondo iruditu zitzaidan Oskarrek egin zuena bere diru guztia xahutzea 1000 judu inguru 1200 zehatzak izateko judu poloniar salbatzeko, ez dakit norbaitek egingo lukeen denbora haietan. Pertsona guztiak Oskar bezalakoak izango balira mundua baketsua izango liteke
Pelikulan ikusitakoa egia da: Oskar Schindler 1908ko apirilak 28an jaio zen, industrial eta negozio gizon Alemana izan zen 1200 judu onik atera zituen Nazi holokaustotik, kontratatzen bere artikulu fabrikara Wehrmachten kokatua (Polonian).
Negozio gizon trebea zen eta ez zuen ezkutatzen bere neska zaletasuna, festak… Emilierekin ezkonduta zegoen. 1974ko urriaren 9an hil egin zen.
Gauzak asko aldatu dira Hitleren garaitik hona, hala ere, oraindikan gerrate asko gelditzen dira munduan Palestina eta Israel ezatebaterako. Nazioak ez dira komunikatzen nahi bezala, nire ustez gehiago komunikatu behar dute ezbeharrik gerta ez zedin. Izan ere, gatazka handiak sortu komunikazio gutxi dagoelako. Gerrate bat bukatzen denean beste bat hazten da, bertan biz pa hiru misil botatzen dituzten jende mordo bat hil eta azkenean bakea zinatzen dute urte geroago berriz hazteko. Jendea bakarrik diruarekin asetzen da Schindler zerrendaren filman ikusten den bezala. Oskarrek erosi behar zituen libre izateko bestela preso geldituko lirateke edo hilko zituzten.
Asko gustatu zait filma eta gehiena Oskarrek egindakoa.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>