Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

KRITIKA LITERARIOA

rueda @ 17:41

Kontakizun eta poema hauen egileak institutuko eta ikastoletako ikasleak dira : Josu Narbarte, Irun (Txingudiko institutua), Izaro Zinkunegi, Azpeitia (ikastola-Ikasberri), Mikel Mancisidor, Andoain (Aita Larramendi ikastola), Alaine Agirre, Bermeo (Arozena-Barrueta´tar Benito institutua).
Lehenengo istorioa 1993an zehar gertatzen da, gaur egun gertatzen diren gauzekin ez dago antzekotasunik 16 urte bakarrik pasatu direlako.
Beste istorioan bi garai nahasten ditu, oraingoa eta lehengoa.
Amelia emakume zahar bat zen, bere iloba Sararekin bizi zen. Amelia atsekabetuta sentitzen hasi zen bizitza oso pasa zaiola esanez … egun batean Sara bere mutil-lagunarekin lo egitera joan zen eta amonari ohartxoa utzi egin zion, hurrengo egunean hilda aurkitu zuten etxean eta oraingoan Sara atsekabetuta zegoen bere amona eta gurasoak jadanik hilik zeundelako. Neskatoa bere mutil-lagunarengan euskarritzea erabaki zuen.
Gezurrak janez argaldu idatzitako poeman gaur egungo gazteek bere burua ondo ikusteko egiten dituzten gauzak era batean azaltzen ditu.
Askatasun bilako kontakizunean bi istorio desberdinak kontatzen ditu : gaur egun eta orain dela urte batzuk gertatzen zirenak. Kontakizun honen bidez lehengo eta oraingo garaiak alderatu egiten ditu eta bertan diferentzi mordo bat ikus daitezke, adibidez askatasuna edukitzeko, lehen hil beharra zuten eta orain, berriz, gezur ziztrin batekin aske.
Hiru segundo eta erdi, amodiozko poema bat da.
Istorio eta poema guztiak lotuz esango nuke idei nagusia dela orain eta lehengo mendeen aldaketak.
Pertsonaiak guztiz errealak direla esango nuke.
Irakurketa lineala iruditu zait, bigarren istoriatsora heldu arte bertan bi kontakizun desberdinak egin dituelako egilea.
Hiztegian, batzuetan aditzarekin korapilatu naiz erabilitako hizkerarengatik.
Asko gustatu zait kontakizun eta poema hauek bertan egiak, konparaketak … esaten dituztelako. Testu hauen egileekin guztiz ados nago.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>