ondoegin

IRITZI ARTIKULUA
Nor da heroia orain ?

Iritzi artikulua egiteko gai hau aukeratu dut, bertan orain lantzen ari garen gai batzuk azaltzen direlako. Lehenengo, testua pixka bat lantzen edo garatzen hasiko naiz. Gero, testuan zehar murgilduta dauden gaiak garatuko ditut.

Fursterrek egindako nobelak, Parisera ihes egin behar zuen jendeari buruz hitsegitan dute. Mussolini nagusitasuna zela. Niri, egia esanda,  gerra bat gertatu egin behar bada holako liburu bat egiteko, ez zait ondo iruditzen. Aurreko esaldian esan dudan bezala gertaera hauen erruduna Mussolini zen.

Benito Amilcare Andrea Mussolini 1883ko uztailaren 29an Dovia di Predappio herrixkan jaio zen Italian eta 1945eko apirilaren 28an Giulino di Mezzegran hil.

Gaztetan sozialista erradikala zen arren, gerora ultranazionalismoa besarkatu zuen eta alderdi faxista sortu. Lehen Mundu Gerratearen osteko italiar suminari probetxu ateraz, 1922ko urriaren 22an, Erromarainoko Martxaren ondorioz, "Duce" (diktadore) bihurtu zen. Etiopia eta Albania inbaditu zituen, Francori laguntza eman eta Bigarren Mundu Gerran Hitlerren alde jarri.

Italiar armadaren porrotaren ostean, 1943an estatu kolpe baten bidez agintetik bota eta atxilotu egin zuten. SS komando batek askatu ondoren, Italiako iparraldean errepublika faxista bat sortu zuen, baina aliatuak Italian barrena aurreraka zihoazela eta, Suitzara ihes egiten saiatu zen. Erresistentziako talde batek harrapatu eta Clara Petacci bere neskalagunarekin fusilatua zuen.

Hau esanda, ez da unibertsitatera joan behar Mussolini maltzurra zela ikusteko. Pertsona honen erruz jende ugari hil eta eskapatu egin behar zuten bere etxeetatik atzilotuak edo hil ez bazuten nahi.

Gertaera horiek aspaldian gerta zirela arren, mende honetan gauzak beste era batera gertatzen dira baino beti ukituta edo eragozten direnak benetako pertsonak dira. Ados nago mota horretako gatazkak ez direla gauzatzen baina bizimoduari eusteko eragozten dutenak bai : hipoteka ordaintzea, janaria erostea … badakit tontakeri bat dirudiela baina benetako gertaerak dira. Gatazkak sortzea ez da ezertarako balio, dirua da hitsegiten duena, ez badago dirua, gatazketako emaitzak ez dira nabaritzen.

Artikuluaren sarrerara berriz helduta Fursterrek ondo egin zuen nobela haiek eginez. Pentsaera zuzen bat zeukan Parisera ihes egin zuen jendea goi-gogoratzeko egin zituen eta txapela kentzeko da Fursterrek egindako lana.

Comments

KRITIKA LITERARIOA
Kontakizun eta poema hauen egileak institutuko eta ikastoletako ikasleak dira : Josu Narbarte, Irun (Txingudiko institutua), Izaro Zinkunegi, Azpeitia (ikastola-Ikasberri), Mikel Mancisidor, Andoain (Aita Larramendi ikastola), Alaine Agirre, Bermeo (Arozena-Barrueta´tar Benito institutua).

Lehenengo istorioa 1993an zehar gertatzen da, gaur egun gertatzen diren gauzekin ez dago antzekotasunik 16 urte bakarrik pasatu direlako.

Beste istorioan bi garai nahasten ditu, oraingoa eta lehengoa.

Amelia emakume zahar bat zen, bere iloba Sararekin bizi zen. Amelia atsekabetuta sentitzen hasi zen bizitza oso pasa zaiola esanez … egun batean Sara bere mutil-lagunarekin lo egitera joan zen eta amonari ohartxoa utzi egin zion, hurrengo egunean hilda aurkitu zuten etxean eta oraingoan Sara atsekabetuta zegoen bere amona eta gurasoak jadanik hilik zeundelako. Neskatoa bere mutil-lagunarengan euskarritzea erabaki zuen.

Gezurrak janez argaldu idatzitako poeman gaur egungo gazteek bere burua ondo ikusteko egiten dituzten gauzak era batean azaltzen ditu.

Askatasun bilako kontakizunean bi istorio desberdinak kontatzen ditu : gaur egun eta orain dela urte batzuk gertatzen zirenak. Kontakizun honen bidez lehengo eta oraingo garaiak alderatu egiten ditu eta bertan diferentzi mordo bat ikus daitezke, adibidez askatasuna edukitzeko, lehen hil beharra zuten eta orain, berriz, gezur ziztrin batekin aske.

Hiru segundo eta erdi, amodiozko poema bat da.

Istorio eta poema guztiak lotuz esango nuke idei nagusia dela orain eta lehengo mendeen aldaketak.

Pertsonaiak guztiz errealak direla esango nuke.

Irakurketa lineala iruditu zait, bigarren istoriatsora heldu arte bertan bi kontakizun desberdinak egin dituelako egilea.

Hiztegian, batzuetan aditzarekin korapilatu naiz erabilitako hizkerarengatik.

Asko gustatu zait kontakizun eta poema hauek bertan egiak, konparaketak … esaten dituztelako. Testu hauen egileekin guztiz ados nago.

Comments

IRITZI ARTIKULUA (2009) Schindlerren zerrenda
Hurrengo testuan egin behar dut Schindleren zerrenda pelikularen iritzi kritikoa. Bertan laburpen txiki bat eta ikusitako pelikularen  iritzia komentatuko dut.

Schindlerren Zerrenda (Schindler's List) 1993ko film estatubatuarra da, Thomas Keneallyren liburuan oinarrituta. Filma Steven Spielbergek zuzendu zuen.

Filmak Oskar Schindlerren istorioa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran holokaustotik 1000 judu poloniar inguru salbatu zituen Sueteetako enpresari katolikoarena. Liam Neesonek jokatu zuen Schindlerren paperean, Ralph Fiennes Amon Göth SSko ofiziala izan zen, eta Ben Kingsley Itzhak Stern, Schindlerren idazkari judua.

Filma oso arrakastatsua izan zen bai ekonomikoki bai kritikoki. Izan ere, besteak beste, zazpi Oscar irabazi zituen: film onenarena, zuzendari onenarena, eszenatoki onenarena, musika onenarena, dekoratu onenarena, muntaketa onenarena eta argazkilaritza onenarena.

Pertsona honek egin zuena ez da errepikatuko inoiz ez, izan ere, pelikulan ikusitakoarekin oso ondo iruditu zitzaidan Oskarrek egin zuena bere diru guztia xahutzea 1000 judu inguru 1200 zehatzak izateko judu poloniar salbatzeko, ez dakit norbaitek egingo lukeen denbora haietan. Pertsona guztiak Oskar bezalakoak izango balira mundua baketsua izango liteke

Pelikulan ikusitakoa egia da: Oskar Schindler 1908ko apirilak 28an jaio zen, industrial eta negozio gizon Alemana izan zen 1200 judu onik atera zituen Nazi holokaustotik, kontratatzen bere artikulu fabrikara Wehrmachten kokatua (Polonian).

Negozio gizon trebea zen eta ez zuen ezkutatzen bere neska zaletasuna, festak… Emilierekin ezkonduta zegoen. 1974ko urriaren 9an hil egin zen.

Gauzak asko aldatu dira Hitleren garaitik hona, hala ere, oraindikan gerrate asko gelditzen dira munduan Palestina eta Israel ezatebaterako. Nazioak ez dira komunikatzen nahi bezala, nire ustez gehiago komunikatu behar dute ezbeharrik gerta ez zedin. Izan ere, gatazka handiak sortu komunikazio gutxi dagoelako. Gerrate bat bukatzen denean beste bat hazten da, bertan biz pa hiru misil botatzen dituzten jende mordo bat hil eta azkenean bakea zinatzen dute urte geroago berriz hazteko. Jendea bakarrik diruarekin asetzen da Schindler zerrendaren filman ikusten den bezala. Oskarrek erosi behar zituen libre izateko bestela  preso geldituko lirateke edo hilko zituzten.

Asko gustatu zait filma eta gehiena Oskarrek egindakoa.

Comments

KRITIKA LITERARIOA
TERESA, POVERINA MIA

Nire kritika literario asteko, idazleari buruzko biografi pixka bat azalduko dut. Ipuin honen idazlea Bernardo Atxaga da Gipuzkoako Asteasun, 1951ko uztailaren 27an jaio zen. Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti, honek bere lehen lanak argitara ematen lagundu ziolarik.

1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott Bandaren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an taldea sakabanatu zelarik, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako "Obabakoak" argitaratu zuen. 1995tik goiti, Zalduondon, Arabako lautadan, bizi

Dudarik gabe esango nuke gaur egungo testu bat dela. Nahiz eta bere bizitza guztia narratzen egon gaur egun gertatzen diren egoerak gauzatzen dira.

Ipuin honek neska baten bizitza osoan gertatutakoa, egunkari batean narrasten du. Bera txikia zenean hazten da, bertan ze motatako oporra zituen, bere familiari buruz hitsegitan du… trauma bati buruz ere mintzatzen du: Signora di Castri, turista Italiar batek esandako hitz batzuk “Teresa, poverina mia” zenbat min egin zioten bere bizitze osorako. Hitz horiek egin zioten mina sendatzeko bere izebak nola lagundu zion ere azaltzen du eta geroago nola hil zen. Azkenean mutiko bat ezagutzen du, Andre izena du eta biak maitemintzen dira.

Tontakeri batengatik bizitza ez da puskatu behar.

Pertsonaiak errealak dira eta honako istorioak bizitzan jende askori gertatzen zaio.

Irakurketa pixka korapilatsua iruditu zait, oraina  eta lehena erabiltzen duelako.

Zailtasunik ez dituk izan ulertzeko.

Ipuintxoa asko gustatu zait, neska nola kontatzen duen bizirengatik. Idazlearekin bat nago beste pertsona baten bizitza kontatzeko erarengatik.

Comments

Iritzi Artikulua
DENA GORA, DROGA BEHERA

Irakurri dudan testu honek drogei buruz datza. Izenburua esaten duen bezala produktu guztiak gora doaz droga izan ezik. Arrazoi aurkitu dezakegu ekoizpena hazi egin da eta merkatu zabaldu egiten du. Drogei buruzko informazioa ematen digun elkarte datek, Askagintza elkartea da. Bertan drogei buruzko informazio ugari ematen digute, adibidez: ohiturak, kalteak … Arazoa gaur egun ardurarik gabeko kontsumoa dagoela eta batez ere gazteengan, nire ustez gehienetan aurki dezakegu familiaren barruan arazo ugari daudelako. Guztiz konforme nago esaten duenean lehen alkohola erabiltzen zela lagunekin barre batzuk egiteko, bertso batzuk botatzeko … baino orain ohitura bat bezala hartzen da, sozial maila igotzeko batez ere. Testuko atal batean esaten duenez, drogek arazo mentalak sortzen dituzte gazteengan ere baita, hau dakar eskolako arazoak. Azkenik Euskal Herrian drogekin arazo asko daude esaten du.

Drogen arazo asko sortu dezake gazteengan, batzuetan oso larriak dira eta heriotza ekar dezakete. Gaur egungo kontsumoa ardurarik gabe egiten da, nahiz eta prezio azken urteetan ez dela igo asko edo ia ezer, gazteek diru guztia xahutu egiten dute eta lortzeko edozer gauza egiteko prest daude. Arazoak emeen ez dira bukatu, arazo mentalak ere gauzatzen dira  = eskolako arazoak ekartzen dute. Nire ustez arazo eskolar asko ez ditu ekartze baina epe luzean burmuinak ohartuko da. Azkeneko iritzi eman nahi dudan atalean, Euskal Herrian drogarekin geratzen denarena da. Nire ustez 10 euskaldunetik 2 droga kontsumitzen dutela. Nahiz eta betidanik Euskal Herria ondo ikusi da droga kontuetan. Arazo guztiak lotzen badituzu arazo matematiko bat bezala (A + B + C = ABC) arazo guztiak lotu eta bizitza hondatu.

Zigor kontuetan legea drogarekin ikusten badizu lizun bat ordainarazten dizu edo kasua larriagoa bada kartzelara sartzen dizute. Zigor hauek ondo daudela nire ustez esango nuke baina ere baita ez nuke zigorrik jarriko bakoitzak bere bizitzarekin nahi duena egin dezan, hondatzen badu bere arazoa da.

Nire iritzi artikuluan bukatzeko drogak oso txarrak direla esan nahi dut eta eraginak epe luzean txarragoak direla.

Comments

Kritika Literarioa
Nire kritika literarioa hazteko idazleari buruzko bibliografi pixka bat azalduko dizuet hurrengo lerroetan:

Patxi Gallego Palacios, Errenteria, Gipuzkoa, 1973ko apirilaren 10ean jaio zen, komikigile gipuzkoarra da.Arte ederrak ikasi zituen Leioan. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako, tartean "Lau Haizetara"rako. 2004an ekin zion "Xabinaitor" super-heroiaren inguruko umore trilogiari ("Pololoak"), helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena.

XXI.mendeko istorio bat da, nahiz eta komiki hau ez izan erreala. Mende honetan modan dagoen irakurkera edo testuak sexuari buruz dira.

Xabi testu honen protagonista da eta zakila behar-beharrezkoa dauka, ume txiki batentzako gozoki bat bezala. Egun batean zakila ez zitzaionez ondo joaten, hau da, erekziorik ez zuela ikusiz, homopata batengana joan zen H jauna deitzen zena, zakilen gertatzen zenaren erremediorik zeukan galdetu zion, baino bakarrik eman zizkion bolatxo homeopatiko batzuk eta dieta bat horren haurka egiteko baino ez zitzaion ezertarako balio. Azkenean gora bera batzuk gertatu ondoren ondo jarri zen, Donostiako kontxako badian emakume bat arriskuan zegoela ikusiz gero, bolatxo homopata bat hartu eta berriz erekzio bat izan zuen, Xabineitor berriz bihurtu egin zen.

Mende honetan sexuri buruzko ez diren gaiak galduta daude. Nire ustez gauza bat ez bazaizu ateratzen ez zera eman behar garaituta, nahiz eta asko kostatu azkenean aterako zaizu.

Oso ondo ikusten da pertsonai honek irreala dela, jendea nahiz eta zakila oso handia izan, hegan ez dute egingo.

Irakurketa pixkat korapilatsua da. Honen arrazoia aurkitu dezakegu ipuinaren barruan beste kontakizun batzuk ateratzen direlako.

Nahiz eta testuan agertzen diren hitz arraroak, adibidez “pololo” hitza, ondo ulertzen dut testua, ez dut izan zailtasunik ulertzeko.

Asko gustatu zait ipuin hau, oso dibertigarria delako. Idazleak erabili duen testu ingurua oso barregarria da eta idazle gutxi daude sexuari buruzko idazketak horrelako errestasunarekin hitsegitan dutenak.

Comments

iritzi artikulua (erraldoiari itzala)
Erraldoiari itzala (iritzi artikulua)

Testu honetan talde batek sortu nahi dutela produktu bat koka-kola eta pepsiri aurre egiteko datza. Talde honi deituko diote EHKA , emeen barruan hau da EHKAren barruan produktu gehiago eskaintzen dituzte, adibidez,zukua,sei garagardo mota eta ardoa. Lehen esan dudan bezala produktu hau sortu dute koka-kola eta pepsiren aldizkatze edo aukera bezala, lurralde askotan koka-kola edari bat baino gehiagorako erabiltzen dute, mexikon, esate baterako, zeremoniak egiteko erabiltzen dute. Beste adibide bat afrikako lurralde beltzeko eremu batzuetan, ura koka-kola litroa baino garestiagoa da.

Florent lapeguek  alterka kooperatibako kudeatzailea, artikulu honetan egindako entrebistan esandakoarekin, aipagarrienetako gauza bat, komertzio handien kontrako lehian ezin direla sartu esatea da.

Nire ustez (EHKA) oso urrun joan dezakete, hau da, koka-kola eta pepsiren zabalkuntza inpresionantea da, horregatik (EHKA) bere produktuak ondo sailkatzen eta lantzen baditu etorkizun polita izango dute. Enpresa honek Euskal Herrikoa da, horregatik bezero ugarienak hangoak dira, hamar botilatik zortzi Ipar Euskal Herrian saltzen dituzte. Hego Euskal Herriak eta beste leku askotan , berriz, ez dute saltzeen hainbeste (EHKA) ez dutelako ezagutzen. Nik emango ditut ideia batzuk enpresa zabaltzeko: asteko, dirua egiteko edo lortzeko bere produktuetan patrozinatzaile bat jarriko nuke, adibidez; nike, adidas, puma … patrozinatzaile hauek arazo bat daukate, bai diru ugari ematen lukete baina ez dira euskal herrikoak. Horregatik bilatuko nituzke euskadikoak, Euskal Herriko produktu bat bada, euskal herriko patrozinatzaile bat jar dezakete. Hurrengo gaia telebistarena da, leku gehienetan telebista asko ikusten da, horregatik diru zorroa ireki eta telebistan iragarpen bat jarriko nuke, diru ugari xahutuko lukete baina xahututakoaren dirua eta   %30-%50 artean baino gehiago lortuko lukete. Kateak; telecinco, antenatres, cuatro … eta beste batzuk izan daitezke. Azkenik enpresa edo elkartea zabaltzeko kartelen teknika da. Baina teknika hau ez da oso zehatza edo ona, kartelak gero eta gehiago enpresa zabaldu balukete transaldatu egin behar dute eta gainera beti dago ume kaskar bat kartela hartu eta puskatzen duena.

Nire iritzi artikulua bukatzeko esan beharra daukat mutiko edo gizon hauek egiten dutena oso aipagarria da, jendea beti pentsatzen koka-kola, pepsia eta horrelako produktuak hoberena direla baino nire ustez mutiko edo gizon  hauek egiten dutena hobeagoa da.

Comments

Mikel Rueda iritzi literarioa
IPUIN LIZUNAK

Testu honetan, hiru testu daude. Bakoitzak istorio desberdinak dauzkate eta oso entretenigarriak.

Testu hauek Aitor Arana Luzuriaga idatzi ditu. Legazpikoa, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 21an jaioa. Euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria da. Euskalkien arloan, ekialdeko nafarrera aztertu izan du batez ere, zaraitzuera nagusiki.

Ipuin hauek gaur egungo gazteei gustatzeko eta barre egiteko egokituta daude. Hiruretan zerbait barregarria gertatzen da  eta hori bai, gaur egun hitzegiten diren gaiotaz ez da falta, sexua …

Hiru ipuinetan azaltzen diren istorioak ia berdinak direla esango nuke. Lehenengoan, bi adoleszente larrutan egiteko amorratuta  daude, azkenean egiten dute baino neskaren aita harrapatu eta mutilari barrabilak hartuta, behartu egiten du neskarekin ezkotzea. Bigarrenean gizon batek fankenstein bezalako zerbait sortu nahian, gizon bat hartzen du. Baina dena egindakoan, seme bat ez du sortzen, perbertitu bat baizik. Hirugarrenean,  mutil batek  bere neskalagunarekin larrutan egin nahi du,  baino neskalaguna hil egin ondoren ere, mutikoa bere hilobia ireki eta larrutan egiten du.

Hirurak idei nagusia berdina daukate, sexua eta komedia.

Pertsonai guztiak, bigarrena izan ezik, errealak dira. Hala ere bigarreneko eta hirugarreneko gizonak, pixkak irrealak direla uzte dut , burutik daudelako.

Irakurketa lineala dela uzte dut,  zeren ondo ulertzen da zer esan nahi dutena. Hiztegia ere ez da oso ere konplikatua, nire iritzirako hika pixka zailagoa da ulertzeko.

Hau dena esanda nire gustukoa izan da, barre  asko egin dudalako eta inoiz ez dudalako irakurri holako ipuinak. Idazlearen bat nator ideia oso egokia iruditu zaidalako.

Comments